
2007-01-29 | 12:28:18
The Uski's BECen izango da, 'Rockaren aita'-gaz batera
Chuck Berry 80 urteko gitarrajole beteranoa gaur egongo da Barakaldon eta Elantxobeko taldeak ere kontzertua emango du
Gaur rock gaua izango dute Bilbao Exhibition Center-en eta Elantxobeko The Uski’s taldeak ere parte hartuko du. Europan zeharreko bira egiten ari da Iparramerikako Chuck Berry gitarrajole entzutetsu eta beteranoa –80 urte ditu eta abesti famatuen egilea da: ’School day’, ’Roll over Beethoven’, ’No particular place to go’, ’Johnny B. Goode’ edo ’Back in the USA’, besteak beste–. Elantxobekoek haren aurretik jotzeko aukera izango dute gaur gauean.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.