
2007-07-03 | 12:00:10
ARRAUNA
Elantxobeko XX. Banderan jendea behar dute antolaketa lanetan laguntzeko
Elantxobe Arraun Elkarteak antolatu du estropada eta KAE ligako bigarren multzoko taldeek parte hartuko dute
Domekan izango da Elantxobeko XX. Bandera eta Urdaibai Biosfera Erreserbako bosgarrena. Elantxobe Arraun Elkarteak boluntarioak behar ditu egun horretan antolaketa lanetan laguntzeko. Izan ere, herri berezia da Elantxobe eta trafikoa zuzentzeko ere jende nahikotxu beharko dute. Porturako sarrera zarratuta egongo da.
Eguna bera ere berezia izango da. Busturialdeak etxean jokatuko duen lehenengo estropada izango baita. Elantxobe Arraun Elkarteak ere 1998an atera zuen azkenengoz trainerua. Ez da festa girorik faltako herrian. Patxi Egurrola Busturialdeko presidente eta arraunlariaren esanetan urduri daude domekarako.
12:00etan hasiko dira estropadak eta KAE ligako bigarren mutzokoentzako hirugarren neurketa izango da. Busturialdea hirugarren txandan aterako da Hernani, Portugalete eta Castrogaz. Izan ere, lau talde hauek izan dira onenakorain arteko bi estropadetan.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.