
2008-01-17 | 17:59:03
Tasatutako etxebizitzen lanak egiten ari diren langileak gaur ez dira joan lanera
Etxeak eraikitzen ari den enpresarekin arazoak dituzte
Langileen eta 'Construcciones Loizate S.A.' enpresaren artean arazoak sortu dira eta gaur ez dira lanera joan. Bizkaiko Foru Aldundiko hirigintza sailekoa den Imanol Zuloagak BUSTURIALDEKO HITZAri adierazi dioenaren arabera «esan ahal dizudan bakarra da egia dela gaur etxebizitza horiek egiten ari diren langileak ez direla joan lanera «. Horrez gain, «egia da ere arazo bat dagoela langileen eta etxebizitzak egiten ari den enpresaren artean. Baina hori beraien arteko arazo bat da eta nik ezin dizut ezer gehiago esan» gaineratu du Zuloagak. BUSTURIALDEKO HITZA etxebizitzak eraikitzeko ardura zuen Construcciones Loizate S.A. enpresarekin harremanetan jartzen saiatu da baina ezinezkoa izan da.
makues | 2008-01-17
etxe horiek hasieratik izan dute arazoa eta gertatu behar zuena gertatu da: langileak ez direla laenra joan ez dietelako ordaindu!!!!!
Elantxobeko tasatutako etxearen lanak geldituta
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.