
2008-02-06 | 13:58:52
Egoin-en eta Itxas Etxea jatetxearen laguntza izango du Elantxobe Arraun Taldeak
Babesle berriak bilatzeko lanean ari da taldea
Egoin enpresarekin izan duen hitzarmena berriztu du Elantxobe Arraun Taldeak 2008rako. Horrez gain, Itxas Etxea jatetxearen laguntza ere izango du aurten taldeak.
Inaman laguntza ere izan dute azken hiru urteetan, baina 2008rako oraindik ez dute ezer zehaztu.
Horrez gain, babesle berriak bilatzen ari da taldea, eta inguruko Udal, enpresa eta elkarteekin harremanetan jarri dira. Izan ere, laguntzen beharrean dago taldea. Joan den abenduko denboralearen eraginez, bi traineru eta batel bat apurtu zitzaizkion, eta horiek konpontzeko edo berriak erosteko dirua behar dute.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.