
«Pazientzia eta umore ona behar du tabernari onak»
zorion gorroñoð Tabernaria
z. enbeita
Elantxobeko portuan bertan dago Mentrame taberna. Barraren atzean aurkitu dugu Zorion Gorroño (Elantxobe, 1980).
Zerk alaitzen dizu eguna?
Eguraldi onak eta inguruan norbait edukitzeak.
Eta loa kendu?
Bakardadeak.
Tabernari onak zer behar du?
Pazientzia eta umore ona.
Inoiz falta ez duzun hori?
Umorea beharrezkoa dut.
Zer ikusten da barraren atzetik?
Denetarik. Zer ez da ikusten...
Bezero on batek zer behar du?
Errespetua eta edukazioa.
Parranda on baterako funtsezkoa?
Lagunarte ona eta umorea.
Bizitzeko lekurik onena?
Momentuz ikusi dudanetik Elantxobe.
Eta oporretarako?
Edozein leku da ona oporretan zaudenean.
Zer da luxua zuretzako?
Lasaitasuna. Lasai bizitzeko aukera izatea.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.