
Etxebizitza tasatuen eraikitze lanak geldi daude
Elantxobe Tasatutako etxebizitzetan lanean ari direnek arazoak dituzte enpresarekin; hori dela eta, atzo ez ziren lanera joan.
ainhoa zubizarreta
Elantxobeko etxebizitza tasatuen eraikitze lanak geldi daude. Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza saileko Imanol Zuloagak atzo BUSTURIALDEKO HITZAri adierazi zioenaren arabera, «egia da gaur etxebizitza horiek egiten ari diren langileak ez direla lanera joan». Zuloagak esan zuenez, «egia da, baita, arazo bat dagoela etxebizitza horietan lanean ari diren langileen eta etxebizitzak egiten ari den enpresaren artean. Baina hori beraien arteko arazo bat da».
Egunkari hau etxebizitzak eraikitzeko ardura duen Construcciones Loizate S.A. enpresarekin harremanetan jartzen saiatu da, baina ezinezkoa izan du.
Hamabi etxebizitza
Guztira hamabi etxebizitza eraiki behar dituzte, eta horretarako 1.350.825 euroko aurrekontua du Construcciones Loizate S.A. enpresak. Orain proiektu hori geldituta dago.
Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkailur enpresak tasatutako prezioan salduko dituzte etxebizitzak, eta Construcciones Loizate enpresak du beronek eraikitzearen ardura. 2007ko martxoa aldera zabaldu zuten babestutako prezioa duten etxebizitzetarako izena emateko epea, urte bereko ekainera arte.
Etxebizitzak Elantxobeko Nagusia kaleko 49. zenbakian daude kokatuta. Lanok burutzeko 2007ko maiatzera arteko epea zuen enpresak.
############
«Arazo bat dago etxebizitza horietan lanean ari direnen eta enpresaren artean»
imanol zuloaga
Foru Aldundiko Hirigintza saila
############
############
Hamabi etxebizitza eraikitzeko 1.350.825 euroko aurrekontua du enpresak
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.