Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Elantxobe
2008ko irailak 6, Zapatua

;2008-02-06;100 urte Elantxoben. Elantxobe Sabino Eiguren elantxobetarrak 100 urte bete zituen urtarrilaren 30ean; Udalak omenaldia egin zion domekan.

100 urte Elantxoben

Elantxobe Sabino Eiguren elantxobetarrak 100 urte bete zituen urtarrilaren 30ean; Udalak omenaldia egin zion domekan.

Ainhoa Zubizarreta

Sabino Eiguren 1908ko urtarrilaren 30ean jaio zen, Elantxoben. Beraz, 100 urte bete zituen urtarrilean. Hori dela eta, Udalak antolatuta, omenaldia egin zioten Elantxoben bertan, joan den asteko domekan.

Jaio bakarrik ez. Hazi ere Elantxoben hazi zen Eiguren, eta Elantxobe izan du beti bizileku. Arrantzalea izandakoa, patroi lanetan ere aritu zen, erretiratu arte.

3 seme, 9 iloba eta 3 biloba

Hainbat lagun batu ziren domekan Elantxoben, Eigureni egindako omenaldian. Familiakoaz gain, herritarrek ere parte hartu zuten omenaldian. Udalak berak antolatu zuen omenaldia.

Goizean meza entzun zuten, eta bertan Sabino Eigurenen omenez bertsoa kantatu zuen Jon Enbeitak. Ostean, hamaiketakoa egin zuten bertara hurbildu ziren guztiek.

Ondoren, familiakoak batu eta bazkaria egin zuten, eguna ospatzeko.

Sabino Eigurenek hiru seme, bederatzi iloba eta hiru biloba ditu.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.