
Udalerriaren historia biltzen duen liburua argitaratu du Udalak
ElantxobeCepedaren, Lopez Quintanaren eta Maguregiren artean egin dute `Itsasoaren besarkada´ liburu berria.
D. Lauzirika
Berriki `Elantxobe, itsasoaren besarkada´ liburua argitaratu du Udalak. Xarles Cepeda ornitologoak idatzi eta koordinatu du lana. Jon Maguregik atera ditu argazkiak. Juan Carlos Lopez Quintanak arkeologoak, berrriz, historiaurreari buruzko atala idatzi du.
Liburua hiru atal nagusitan banatua dago: historia (historiarruea, eta udalerriaren sorreraren historia), adineko herritarren bizipenak eta ondarea (ondare ekologikoa eta ondare artistiko-historiko-etnografikoa). Horrez gain, `Elantxobe, itsasoaren besarkada´ liburuak udalerritik igarotzen diren ibilbide bien inguruko informazioa jasotzen du.
119 orri dituen liburua udaletxean eskuratu daiteke. 400 ale atera dituzte guzira, eta horretarako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde antolamendu Sailaren laguntza izan dute.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.