
Aldundiak lagunduko dituen proiektuen berri eman dute
Ekonomia «Eskualdearen garapenerako», 540.000 euro inbertituko ditu Aldundiak landa garapen proiektuetan.
Egoitz atxikallende
Urremendi eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailak 2008 eta 2009 urteetan diruz lagunduko dituzten landa garapeneko proiektuen berri eman zuten atzo goizean, Gernika-Lumoko Zallo Barri jatetxean egindako prentsa agerraldian. Irene Pardo Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua, Iñaki Uribe Morgako alkate eta Urremendiko presidentea, Josu Olano Arratzuko alkate eta Urremendiko presidenteordea eta Urremendiko kudeatzaile eta idazkaria izan ziren bertan.
Iñaki Uribek egin zuen aurkezpena. Aldundiko Nekazaritza sailak diruz lagunduko dituen proiektuak landa garapenean duten garrantzia azpimarratu zuen. «Urdaibaiko esparru geografikoa osatzen duten udalerri bakoitzean dagoen ondare historiko eta kulturala birsortzea, kalitateko azpiegitura turistikoak garatzea eta Busturialdea turismorako toki gisa saltzea dira oinarrizko aberastasun ekonomikoaren iturri», Uriberen arabera. Aldundiak lagundu dituen proiektuek horretan lagunduko dutela gaineratu zuen.
Hala, laguntza horiekin «osasun, gizarte, kultur eta kirol arloko zerbitzuak, ekipamenduak eta azpiegiturak osatzeko poiektuak bideratu nahi» direla zehaztu zuen Uribek.
Konpromisoa berretsi
Irene Pardok «Bizkaiko Foru Aldundiak eskualde honekin duen konpromisoa berrestera etorri» direla esan zuen. Azken aldian jakinarazi dituzten proiektu handiek «eskualdeko bizitza eta historian aldaketa nabarmena ekarriko» dutela esan zuen diputatuak.
Azaldu zuenez, 31 landa garapeneko proiektu lagunduko ditu Aldundiak eta horretarako 540.000 euro erabiliko dituztela zehaztu zuen.
540.000 euroko inbertsioa
«Landa eremuetan bizi eta baserrian lan egiten duten herritarren bizi kalitatea hobetu nahi» dutela esan zuen Pardok. «Gure helburu nagusia eskualdearen sustapena da».
Aldundiak horrelako laguntzak ematen bost urte daramatzala adierazi zuen. Horrez gain, proiektu horien bitatez «landaguneak eta hiriguneak zerbitzuetan zein kultur azpiegituretan berdindu egin nahi» dituztela gaineratu zuen.
Egingo duten 540.000 euroko inbertsioa azpimarratu zuen Pardok eta «eskualde honen garapena denon esku» dagoela aipatu zuen. «Batez ere landa eremu hauetan bizi diren pertsonek beti izango dute gure laguntza».
Hitzaldia
Helduen hezkuntzari buruzko hitzaldia
BUSTURIALDEA, Gizarte eta Kultura Etxean - 2008-11-21
Musika
Euskal Kantuen kantaldia
BUSTURIALDEA, Kafe Antzokian - 2008-11-21
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.