Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Elantxobe
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-07-26;Gatibuk disko berria kaleratuko du azaroan. Kultura Baga-Bigarekin argitaratuko du hirugarren diskoa: `Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik.

Gatibuk disko berria kaleratuko du azaroan

Kultura Baga-Bigarekin argitaratuko du hirugarren diskoa: `Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik.

egoitz atxikallende

Gatibuko gernikarrek hirugarren diskoa kaleratuko dute azaroan, `Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik´ izanekoa. Uztailaren 28an hasiko dira grabatzen Muxikako `La casa de Iñaki´ estudioan. Grabaketa Iñaki Uoho musikari eta teknikariak zuzenduko du.

Abuztuaren 2an `single´ berriaren bideoklipa grabatuko dute ipar Euskal Herrian. Disko berria, taldearen hirugarrena, azaroaren hasierarako egongo da kalean.Guztira hamar abesti berri aurkeztuko ditu taldeak.

Gatibuk eta Baga-Biga disko-etxe eta `management´ enpresaren arteko akordioa tarteko kaleratuko dute disko berria.

Estreineko kontzertua

Lan berriaren aurkezpena Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo dute, abenduaren 7an. Kontzertua Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren testuinguruan emango dute.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.