Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Elantxobe
2008ko urriak 6, Astelehena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-07-18 | 18:39:01

BUSTURILDEAKO EZKER ABERTZALEAK ESKUALDEKO JENDARTEARI

BUSTURILDEAKO EZKER ABERTZALEA

Azken udal hauteskunde ez demokratikoen ondorioak urtebetegarrenean sufritzen ari gara. Udal eraketa ez demokratikoek indarrean jarraitzen dute. Ez zegozkien kargurik ez hartzeko barrua izan duten herritar gutxiek, edo PNVk alderditik kanporatu ditu, edo espainiar ”justiziaren” gutuna jaso dute. Drama latza benetan gure herrikoa: espainiar monarkiaren itsukeria faxista eta bertoko batzuren menpekotasun “kolaboratzailea”. Baina oker dabiltza. Beltza zuri barik ez dagoela diotenek artez dabiltza. Herri hau ez dagoela salgai argi dute miserableek. Ez zuten lortu orain dela hogeitabost urte ezta oraingoan ere. Iruzur berriturik ez dute ezarriko gurean. Horrez gain, herri honek duen alternatiba-proposamen demokratikorik isildu nahian ere badabiltza. Jadanik gure eskualdeko etxe guztietara heldu da eta euskal herriko txoko guztiek bere barri izango dute. Euskal herri osoa aintzat hartzen duena, bere eskubideak errespetatzen dituena, demokratikoa eta egingarria.

Euskal preso eta iheslari politikoaenganako estatu bien muturreko krudelkeria salatzeko aukera izango dugu datozten asteburu bietan, hondartzetan zein errepideetan. Mikel Ibaņez eta beste hamalau preso politiko muturreko osasun egoera larrian izanik ere, beren eskubideak bortizkeria osoz zapaltzen dituzte espetxeratuak mantendu eta nahi eta nahi ezko tratamendua ukatuz. Gure herrietan ezagunak ditugun ehunka herriko seme alaba lege arrotzez zigortutako hiru laurdenak bete ondoren bahituak mantentzen dituzte, beraien legeek aurkakoa badiote ere. Iņaki de Juanak gose greba beste aukerarik ez du bera eta bere ingurukoenganako zein euskal preso politikoenganako mendekuari aurre egin eta salatzeko. Kalean, lanean, aisialdian ateak ia zabalik ditugu. Goazen aukera guzti horiek probestera.

Beraz udan zehar, jai eta oporraldian ere, kalean euskal herriaren eskubide zibil politiko eta sozialen zapalkuntza salatzeko deia luzatzen dizuegu. Euskal herriak urgentziaz behar duen ALDAKETA DEMOKRATIKOA aldarrikatzera deitzen zaituztegu. Konstituzio espainiarra herri honentzat espetxea izanik gainditzera eta borrokatzera deitzen zaituztegu. Kanpotik Euskal Herria ezagutzera datoztenei, turismo bulegoetan zein hedabide faxistetan aurkituko ez duten euskal herria erakuzteko deia luzatzen dizuegu. Independentistok euskal estatua eraikitzera goaz.


Busturialdean Ezker abertzalea 2008ko uztailean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Busturialdeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.